lunes, 15 de enero de 2007

ETORKINAK ETA HIZKUNTZA INTEGRAZIOA

Azken urteotan, gero eta etorkin gehiago ditugu gure eskoletan eta urtez urte areagotzen joango direla iragartzen dute ikerketa guztiek. Angeles Iztuetak, ikasturte bakoitzean haur etorkinak %40 igoko direla aurrikusten du eta 2010. urtean 72000 izan litezkeela.Datu hauekin kontuan izan behar da errealitate hau ezin daitekeela alde batera utzi eta gai honen inguruan hausnarketa sakona eta erabakiak hartu beharko direla.
Asko dira dauzkagun galderak. Zer da hizkuntza-integrazioa? Posible da integratzea harrera gizartearen hizkuntza batere ondo jakin gabe? Gure artean, hizkuntza bat (gaztelera Hegoaldean) jakitea nahikoa da “integrazioa” lortzeko? Zer eskatu ahal diegu etorkinei euskarari dagokionean? Gaiak gogoeta lasaia merezi du, zalantzarik gabe. Baina zer gertatzen da hizkuntzak bi direnean eta ez bat? Halakoxea baita Euskal Herriko egoera.
Neure iritziz, etorkinen erabateko integrazioa izateko, Euskal Herriko bi hizkuntzak jakin eta erabili behar dira. Bietako bat ez dakienak (eta argi dago euskara izango dela gehienetan jakingo ez dena), herri honetako aberastasun kulturalaren zati handi batean ez du sarbiderik izango.

1 comentario:

Maruxa dijo...

kaixo Idoia.
Blink listen bidez lotura bat egin dut zure post honekin oso interezgarria iruditu zaidalako eta informazio egokia eta zehatza eskaintzen baitit nire blogarako.
Mosuak