ZER DA KALITATEZKO EUSKARA?
Asko hitz egin eta idatzi da kalitateaz, baina argi dago, oso ikuspegi desberdinak ditugula kalitatearen inguruan. Zalantzarik gabe hauxe da argitu beharreko lehen puntua: zeri esaten diogu kalitatezko hizkuntza? Zer da kalitatezko euskara ? kalitateaz ari garenean, ez gara arau gramatikalez soilik ari.Orduan zeri deitzen diogu kalitatea? Saia gaitezen bada, kalitatezko hizkuntza definitzen: kalitatezko euskara da, mendez-mende hizkuntzaren egiturari jarraituz, eta usadioak, hiztunek eta hizkuntza erakundeek osatu duten hizkuntz ondare osoa aintzat harturik (euskara batua, euskalkiak, hizkera bereziak, historikoak...), hiztun-elkarteari egunez egun sortzen zaizkion komunikazio beharrei jarrera beregain, ireki eta malgu batetik erantzuten diena eta hiztun bakoitzak egoera komunikatibo bakoitzean dituen behar linguistikoak asetzen dituena.
..
..
No hay comentarios:
Publicar un comentario