IDAZMEN EGOKIA GARATU BEHAR DUGU ESKOLETAN
Eskolak idazmen egokia garatu behar du berau tresna- jakituria garrantzitsuenetariko bat baita, bai ikaskuntza prozesurako baita bizitza heldurako ere.
Hizkuntza eta literaturaren arloa da idatzizko adierazpenaren irakaskuntzaz diharduena bere edukiak komunikazio gaitasunera orientatuz eta honek gauzak idatziz egoki adierazten bilatzen du. Dena dela, akats bat izaten da sarri askotan pentsatzea hori irakastea Hizkuntzaren arloko irakasleen erantzunkizuna dela guztiz, hizkuntza idatziak, protagonismo handia baitu beste arlo batzuetan ere. Horrela bada, ez da zuzena pentsatzea beste arloetako irakasleek ez dutela inongo erantzunkizunik.
Ongi idaztea
Baina zer da ongi idaztea? Testu bat onuragarria dela esaten dugu zuzen idatzita egoteaz gainera, ondo kohesionatuta dagoenean, koherentea denean eta egoki erantzuten dionean arau komunikatiboei; hau da, zuzentasuna, koherentzia, kohesioa eta egokitasuna dituenean.
Testu bat zuzena dela esateko, arau ortografikoak bete behar ditu, hitzak ongi eman eta eraikuntza sintaktikoaren arauak bete behar ditu.
Testu batek kohesioa ere izan behar du eta honek ideiak eta esaldiak hariltzearekin du zerikusia, testu zatiek elkarren artean lotuz eta batasun bat emanez testuari.
Bestalde, Testua ongi ulertu nahi bada , testuaren esanahia ere ulertu beharko da. Eta hori, besteak beste ideien antolamenduen baitan eta ideia horiek errealitatearen aurkakoak ez izatearen baitan dago. Honi koherentzia deitzen zaio.
Azkenik, eta Testua ondo idatzita dagoela esateko, egokitasunari begiratu behar zaio. Testua egokia izando da komunikazio ekintzaren berezitasun sozialekin, hau da, solaskidea, lekua, helburua, unea.. bat datozenean.
Baina, testu onak egitea ez la lan erreza. Ikasleek, trebeenak badira ere, akatsekin idazten dute. Hortaz, idazmena luzaro landu beharreko kontua da. Eta eskolak horretan badauka zeresanik. Beronek, erabili, sustatu eta hobetu beharreko kontu bat da idazte prozesua.
Prozesu baten irakaskuntza
Testu bat ondo idazteko honako pauso hauek eman beharko lirateke:
Testuari dagokion komunikazio egoera aztertu
Idazlana planifikatu
Helburuak ezarri; asmoa, edukiak…
Lehenengo edukiaz pentsatu eta gero forma eman
Zirriborroak egin
Egindakoaren errebisatzea
Behin betiko bertsioa egin
1 comentario:
Artikulu interesgarria zurea! Baina gauzatsu bat azpimarratu nahiko nuke: Egia da, idazmenaren garrantzia dela-eta, zaindu behar duela eskolak. Baina batzutan praktika hutsetan erortzen gara,hots, ariketak eginez eta eginez egoten dira haurrak ikasgelan, baina egite horri zentzurik ez bazaio ematen, akabo!
IDAZKETA LANDU??? bai, baina beti ere, helburu komunikatibo batekin.
Publicar un comentario