AHOZKO HIZKERAREN ERABILERAZ
Irakasleek ere, ba dute zer esanik noski arazo honetan. Euskara ikasi nahi duenak, eskolako haur erdaldunak ez du hobeki ulertuko polikiegi eta zehatz-mehatz idatzita dagoen bezala errepikatzen bazaizkio esaldi guztiak, eta gainera hizkera oker eta desbideratuak ikasiko ditu. Azkenerako, euskaraz orain arte sekula entzun ez den hotz-kateatze era berria ari zaigu sortzen.
Gaur egun, haur ikastolaratu guztiek aho batez diote "ez da joan", "ezta joan" ohizkoaren ordez. Idatziaren poderioz, euskaldun berriek "etorriz gero" (sic), "etorri (e)zkero" arruntaren lekuan. Gero eta galtzenago dira "enoa", "enabil" eta kidekoak; gero eta normalago, berriz, "ezait", "ezarete". Maizegi entzuten da "zeresan du?", erdal -r- leun bakar hortaz. Gure gurasoen hizkerak derrigorrezkoak zeuzkan "umia", "baserriya", "emengua" ez ditugu ia entzuten jadanik. Era honetara, hitzak bakarka ahozkatzen dituzte euskaldun inperfekto guztiok, berez ahozkoari dagokion etengabeko kateatze jarraitua erabat suntsituz.Eskoletan, ikastoletan eta euskaltegietan hizkuntza irakasteko metodoak moldatu eta egokitu beharra dago, ikasleak ahozko hizkeraz era automatiko eta espontaneoaz jabe daitezen
No hay comentarios:
Publicar un comentario