miércoles, 10 de enero de 2007

HIZKUNTZA IKUSPEGI DISKURTSIBOTIK LANDU BEHAR DA

Gaur egun, DBHn hizkuntzak lantzerakoan ikuspegi gramatikalista da nagusi; esaldia hartzen da unitate gisa eta ez da lantzen egoera komunikatibo jakin bati lotutako testu oso legez. Esaldi horren barnean modu soltean irakasten da aditza, deklinabidea…..Eta halere, esaldiak egiten ere ez dakite. Ez dituzte esaldi zuzenak egiten.

Hizkuntzak lantzeko biderik onena eta funtzionalena gelako jarduna testu generoetan oinarritzea da dudarik gabe, hau da ikuspegi diskurtsibotik.Horrela bada, hizkuntzaren kanpoko faktoreak, intentzionalitateak, igorlearen eta hartzailearen ezaugarriek, komunikazio egoerak, azken finean, hartuko du garrantzia.

Hitzek eta perpausek ere komunikazio parte dira baina ez dute komunikazio osoa ematen. Hori lortzeko, hitz eta perpausez gain gertatzen den idea edo gaien unitatea den Testua behar da. Izan ere, errealitatean, komunikazio egoerako gertaerak eta baita berbaldiak ere testuak dira eta ez perpausak.

No hay comentarios: