miércoles, 10 de enero de 2007

AHOZKOTASUNA GUTXI LANTZEN DA



Ahozkotasuna oso gutxi lantzen da DBH-n eta hau ere komunikazio egoera bat da .Berau, funtzionala da eta funtzionaltasuna landu nahi bada , ahozkoatsun testuen inguruan lan asko egiteke dago oraindik. Honen metodologian zer aldatu asko dago, baita, testuak lantzerakoan eman behar zaion lekua ere.

Hizkuntza bat erabiliz ikasten da eta hau dugu hain zuzen ere erarik hoberena hizkuntza bat ikasteko. Gainera erabiltzen ez denak motibazioan ere eragin negatiboa du. Beraz, ahozkotasuna lantzea hizkuntza bera indartzea da

Ondorioz, esan daiteke lan ugari dugula oraindik DBHn aritzen garenok.
Baina horretarako ezizbestekoa da plan bat ezartzea eta irakasle guztion partehartzea hizkuntza kurrikulum arlo guztietako kontua baita eta ez hizkuntza eta literatura arloan dauden irakasleena soilik. Denon partehartzea bultzatu behar dugu.




No hay comentarios: