martes, 9 de enero de 2007

HIZKUNTZ EREDUAK EZTABAIDAIGAI

Azkenaldi honetan hizkuntz ereduak aztergai eta eztabaidaigai ditugu gure artean. Duela gutxi, Eusko Legebiltzarrak, 80ko hamarkadaz gero indarrean dauden hizkuntza-ereduak direla-eta, bi hizkuntza ofizialetan maila guztietako konpetentziak bermatuko dituen eredu berri baten azterketari ekiteko eta ahalik eta arinen irakaskuntzako legedia berritzeko eskatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailari. Legebiltzarrean emandako eztabaidan, lehenago euskal gizartean ezagunak diren hainbat iritzi zein jarrera antzeman eta entzun izan ditugu, besteak beste, ereduen sistemak porrot egin duela, helburuak lortzeko ezgauza dela, eskola euskalduntzeko nahikoa ez dela eta abar luzea.
Erramun Osak honen inguruko hausnarketa eta gogoeta egin du. Nik uste dut, pena merezi duela irakurtzea.

No hay comentarios: