·EUSKALDUNTZEAREN INGURUAN
Ikasle guztiak euskaldundu? Nola? Euskara eta gaztelaniaren egoera ez denean gaur egun berdina nahiz eta 2007. urtean egon. Bi hizkuntzei estatus juridiko bera aitortu behar zaie. Ofizialtasunak helburu berdintzailea izan beharko luke, halere, ofizialtasunak sortzen dituen hezkuntza eraginak ez dira agortzen geure hizkuntza kurrikulumean integratzearekin. Hau ez da nahikoa, ez horixe.
Hizkuntzaren normalkuntzak izan beharko luke irakaskuntza sistemaren berezko hizkuntza, bai irakats hizkuntza bezala, baita gainerako iharduetarako ere. Gaur egun, oraindik ere, A, B eta D ereduak ditugu geure eskoletan eta D eredua dugu oraindik normalkuntzari hurbiltzen zaion bakarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario