sábado, 13 de enero de 2007

IRAKURZALETASUNA BULTZATU BEHAR DA

. Ikasleek irakurtzea gehiegi atsegin ez dutela ikusita hau bultzatzeko planak eta estrategiak bilatu beharko ditugu.
Gauza jakina da, irakurletasuna bultzatzeko orduan familiak berebiziko garrantzia duela, beharrezkoa baita gurasoek etxean seme-alabei istorioak kontatu eta irakurtzea. Bestela, zaila izango da ume bat irakurle izatea, etxean libururik ikusten ez badu. Halere, familiaz gain, eskolek eta irakasteek ere oso paper garrantzitsua betetzen dute. Horretarako, funtsezkoa da eskoletan liburutegi onak izatea eta irakaslearen inplikazioa.
Gaur egun, askotxo dira irakurketa bultzatzeari benetan garrantzia ematen dioten irakasleak eta irakurzaletasunaren alde apostu handia egiten dutenak.

No hay comentarios: